•   Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia y nuestros servicios, analizando la navegación en nuestro sitio web. Si continuas navegando, se considera que das tu consentimiento para su uso. Puede obtener más información en nuestra Política de Cookies

Ekonomia irekirako oinarriak

L

Lizentzia libreak edo/eta irekiak

Ezagutza librearen lau askatasunen arabera, zehaztasun edo muga desberdinak barne hartzen dituzten lizentzia legal libre edo/eta ireki ugari daude. Egiletza babestea ahalbidetzen dute, baita sorkuntza bakoitzaren zati bat edo osoa kopiatzea, publikoki ezagutzera ematea, banatzea, aldatzea edo/eta ustiatzea ere.

Goteotik lizentzia batzuk proposatzen ditugu eta horien inguruko aholkularitza eskaintzen dugu: Creative Commons (CC), General Public Licence (GPL), GNU Affero General Public Licence (AGPLv3), Open Database (ODBC), Sare Irekia Librea Neutral Lizentzia (XOLN), Open Hardware Licence (OHL), etab. Lizentzia horien eta beste batzuen edukia Creative Commons-en, Free Software Foundation-en eta Safe Creative-n kontsultatu ahal duzu. Informazio gehiago Wikipedian.

Igo

N

Nodoa

Nodoa modu zentralizatuan, deszentralizatuan edo banatuan lotzen diren nodoz osatuta dagoen sare baten konexioak barne hartzen dituen toki bat da. Goteon dugun helburuetako bat da sustatzen dugun finantzaketa kolektiboko ereduaren kudeaketa eta administrazioa ahal beste deszentralizatzea, eta, ondorioz, plataformaren eskalagarritasuna prestatzen ari gara, tokiko interes-taldeen kargura modu autonomoan edo gaiaren arabera funtziona dezan. Informazio gehiago.

Igo

O

Open hardwarea

Open hardwarearen edo hardware irekiaren diseinua publikoki eskuragarri dago. Edonork aztertu, aldatu, banatu eta ekoitzi ahal du eta jatorrizkoan oinarritutako diseinuak edo beste hardware batzuk saltzeko aukera ematen du.

Bere iturriak irisgarriak dira, bere osagaiak, tresnak eta dokumentazioa irekita daude eta bere prozesuak estandarizatuta. Open Hardware Summit-ek emandakoan oinarritutako definizio bat da. Informazio gehiago Wikipedian .

Igo

P

Peer-to-peer (P2P)

Peer to Peer (P2P) artxiboak trukatzeko sareak (edo berdinen artekoak) gaur egun nagusiki egiten den bezala teknologia hori musika eta pelikulak soilik trukatzeko erabiltzeko aukeraz haraindi doa. Botere konpartituan eta baliabideen eskurapen banatuan dago oinarrituta, inor kanpoan uzten ez duen prozesu sozial parte-hartzaile batean, alegia. Hori dela eta, dirudienez, laster P2P eredua digitalak ez diren espazioetara esportatzea gure gizartearen logika zentrala izan ahalko da.

Guztia kosturik gabe kopiatu ahal den esparru ez-material edo kultural batean edo ezagutzaren arlo batean gauden bitartean, edonork, munduko edozein tokitan, bere lana erantsi ahal du; izan ere, egungo teknologiak, funtsean, koordinazio, transakzio eta komunikazio kostuak murrizten ditu.

P2P ez da kontzeptu deskribatzaile huts bat. Antolamendu-modu berriak eta beren erabilera orokortu eta arautu posiblearen eraginak analizatzea ahalbidetzen du. Mundua eta nire bizitza aldatzen diren bezala, nire etika ere aldatu egiten da nire ekintza guztietan harreman parekatua exijitzen hasten naizenean. Orduan hartzen du P2Pk aldatzeko benetako potentziala. Informazio gehiago Wikipedian.

Michel Bauwens, Peer-to-peer Aukeretarako Fundatzioaren (Foundation for Peer-to-Peer Alternatives) sortzailea, Paul B. Hartzog-en elkarrizketa batean
Igo

U

Ureztaketa kapitala

Ureztaketa-kapitala erakunde edo enpresa lankideen ekarpenaren funtsa edo “botea” da, Goteoko baliabide kolektiboak modu banatuan (tantaz tanta) erakartzeko prozesua osatzen du eta biderkatu ahal du. Hau da, gizarte zibilaren interesari jarraiki baliabide konpartituetan inbertitzea optimizatzeko kanal osagarri bat da, irabaziak ahal beste pertsonaren mesederako inbertitzeko, hain zuzen. Informazio gehiago.

Igo