Ohiko galderak
¿No has podido resolver tu duda? Envía un mensaje con tu pregunta.
Bertoko nodoei buruz
-
Aroyik komunitateen komunitatea izan nahi du. Plataforma digitala modu independentean baina gainerakoekin koordinaturik kudeatzen duten tokiko nodoen sistema bat. Eragile legitimatuak, interes-taldeekin konektatuak, gizartean eragin garrantzitsua dutenak eta beren jarduera-esparruan erreferenteak direnak (hiriak, autonomia erkidegoak, etab.). Digitala dena aurkitzeko balio duen konfiantzazko nodo-sare bat, hurbiltasuna eta zehaztasuna ematen dituena eta bere lurraldean finantzaketa kolektiboaren eragina areagotzen duena.
-
Edozein kolektibo edo erakunde publikok edo pribatuk osa dezake tokiko nodo bat toki edo eremu jakin batean (momentuz espainiar estatuan soilik), pertsonak, proiektuak eta finantzaketa-iturriak erakartzeko gaitasun operatiboa eta gogoak dituzten kideekin. Hori guztia guztion jabetzaren, kode irekiaren eta ezagutza librearen arloan, Aroyiren tokiko plataformaren administrazioa nahiz proiektuen hedapena kudeatuz. Tokiko nodo bat martxan jartzeko, sustatu nahi duen agenteak honakoa egin behar du:
- Tokiko testuinguruari buruzko azterketatxo bat egin behar du sustatzaileen eta finantzakideen inguruan.
- Nodoaren kudeaketarekin lotutako giza baliabideak eta eginkizunak mantentzeko gutxieneko funtsak izan behar ditu.
- Nodo guztion artean proiektuak babesteko osatzen dugun gizarte-inbertsioko poltsan dagokion zatiaz arduratu behar du.
- Plataforma eta sistemaren funtzionamendua ezagutzeko aldi bat ezarri behar du.
Zure inguruan Aroyiren tokiko nodo bat antolatu nahi baduzu,
jarri harremanetan gurekin .
-
Plataforma garatuz joan ahala, eta tokiko nodoen kasuan ez bezala (proiektuak eremu geografiko bateko ekimenen eta pertsona-taldeen arabera biltzen dituzte), Aroyin proiektu bat baino gehiago komunean dituzten gaiak eta esparruak komunitate birtual espezializatu txikien inguruan pila daitezke. Hau da, gai baten inguruko adituak eta zale sutsuak, edozein kokapen geografikotan preskribatzaile gisa dihardutenak, aholkularitza eskaintzen dutenak edo proiektua finantzaketa-fasean ezagutzera ematen dutenak, arlo zehatz batekoak, adibidez, artea, teknologia, hezkuntza, etab.
-
Ez badago egon beharko luke! :) Baina une honetan hasten ari gara, eta, ondorioz, oraindik bide luzea egin behar dugu zentzu horretan. Momentuz Bilbon tokiko nodo bat dugu eta, jakina, orokorra, Bartzelonatik lan egiten duena.
Igo